Bakea eta Hirugarren Mundua Fundazioa, Nafarroako Elkartasun Elkartea, Bakearentzako Kooperazio Asanblada eta Elkartasuna eta Enpresak Fundazioak, Nafarroako Gobernuaren eta Iruñeko Udalaren kolaborazioarekin, Komunikazio, Hezkuntza eta Herritartasunari buruzko I Foroa, erakunde sozial, komunikabide eta teknologia berrien arteko erlazio berriak,antolatu dute Baluarten astelehen honetan, martxoaren 27a. Eztabaidarako gune bat izan nahi du foroak, hezkuntza eta komunikaziotik, komunikabide, eskola, unibertsitate eta mugimendu sozialetatik sortzen ari dugun herritartasuna izango da aztergai. Herritar arduradun eta solidarioak sortzeko komunikabideek eta informazioaren teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak ere aztertuko dira.
ORDUTEGIA
9.30-14.00 //16.00-19.30