30 martxoa, osteguna
Sala Luneta
Antolatzailea:
Nafarroako Gobernua
La defensa de las víctimas y la paz desde la literatura. Mahai-ingurua
JARDUNALDIAK BAKEA, BIZIKIDETZA ETA GIZA ESKUBIDEEI BURUZ.
Mahai-ingurua Gabriela Ybarra eta Luis Garderen eskutik
Bizikidetza erein. Begiratu bat artearen bidez lemapean, Bakea, Bizikidetza eta Giza Eskubideei buruzko Jardunaldien bitartez, gogoeta bultzatu nahi da, baita pertsonen duintasuna errespetatu beharraren aldeko mezua ere. Aurten, arteak hainbat adierazpideri esker eskaintzen digu indarraz baliatuz eginen dugu.
Jardunaldien bigarren edizio honen bigarren hitzordua La defensa de las víctimas y la paz desde la literatura mahai-ingurua izango da, Gabriela Ybarra eta Luis Garderen eskutik. Arteen bitartez memoriari eta biktimei begiratzerakoan, literaturak eginkizun nabarmena du. Bi idazle hauek beren azken liburuaz mintzatuko dira, beren esperientziaz, nolako ekarpena egiten ahal dioten arteak eta literaturak giza eskubideen aldeko lanean.
Gainera, Ion Arretxeren ustekabeko heriotza dela-eta, idazlearen bizitzaren eta obraren zertzelada batzuk emanen ditugu, haren ohorez.
Moderatzailea: Aingeru Epaltza.
Gonbidapenak Baluarteko txartel-leihatilan eskura daitezke (4 sarrera gehienez pertsonako)