Iruñeak Harresien Lasterketa hartuko du zazpigarrenez eta aurten berriz ere Baluarte 4.500 partaideen topaleku bilakatuko da. Zehazki, Baluarteko Erakusketa Aretoan kontsigna zerbitzua egongo da lasterketa hasi baino bi ordu lehenagotik azkeneko pertsonak lasterketa amaitu eta ordu erdi beranduagora arte. Halaber dortsalak jaso ahal izango dira bertan, goizeko 10.00etatik 13.30era eta 16.00etatik aurrera; fisioterapia zerbitzua ere eskainiko da Erakusketa Aretoan eta lasterketa amaitzen denean, anoa-postu ere izango da bertan.