Baluarteko Harresi Aretoak Markus Lüpertz. Gorputza eta Paisaiaerakusketa hartuko du barne, "Punto de Encuentro con el Arte Contemporáneo" programaren bigarren erakusketa, alegia. Aipatutako programa Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Sailaren bidez gauzatutako eta garatutako ekimen bat da. Erakusketaren koordinatzailea Kosme de Barañano izan da, Arte Historiaren katedraduna, erakusketen antolamenduan aditua eta 1983. urtean artistarekin eta bere lanarekin erlazio estua hasi zuena.
Erakusketa 71 lanez osatua dago, hauetariko 13 Mozarten irudiaren inguruko eskulturak direlarik. Izan ere, 2005. urtean Salzburgoko hiriak musikari ospetsuaren monumentua sortzea enkargatu zion. Beste lan guztiak bi gai nagusietan oinarritutako olio pinturak ditugu. Bi gai hauek paisaia eta gorputza ditugu, edo konkretuki esanda, zuhaitzen bidezko paisaiaren dinamizazioa eta atzetik ikusitako gizonezko biluztasunaren bidezko gorputzaren hausnarketa.
Uztailaren 17tik aurrera, asteartetan eta ostegunetan doaneko bisita gidatuak izango dira 19.30etan.
ORDUTEGIA
Martes y viernes, de 17.00 a 21.00 horas. Sábados y festivos, de 11.00 a 14.00 y de 17.00 a 21.00 horas. Lunes cerrado.