23 azaroa, osteguna
Sala Ciudadela Aretoa
Antolatzailea:
Nafarroako Gobernua. in2destination-en ekarpenarekin, INRouTe-ren eremuan, eta OMT-ren partaidetzarekin
MOVE 2017
Landa-Inguruneetako eta Hiri-Inguruneetako turismo jasangarri eta burutsua aztertuko duen Nazioarteko Konferentzia
MOVE2017 nazioarteko konferentziaren bosgarren edizioa Iruñean egingo da. Bertan, turismoaren sektorearen egoera aztertuko da, eta hiri- eta landa-jomuga turistikoak era jasangarrian kudeatzeko datuak lortzea ahalbidetuko duten faktore neurgarriak hartuko dira bereziki kontuan. Eskualde Ekonomia, Mugikortasun eta Turismoko Nazioarteko Sarearen (INRouTe) esparruan, turismoak jomugetan duen inpaktua neurtzearen garrantziaren inguruko kontzientzia sortzen eta jomuga horiek era jasangarrian kudeatzen laguntzea da biltzarraren helburu nagusia. Konferentzia ingelesez eta gaztelaniaz egingo da. Aztertuko den gaia –hiri-turismo eta landa-turismo jasangarria– bereziki interesgarria da Nafarroarentzat.
Hitzaldien programa zabalaren barruan, turismoan adituak diren mundu osoko pertsonek hartuko dute parte, haien artean, Tadayuki Hara (Central Floridako Unibertsitateko –Orlando– Dick Popo Turismo Azterketen Institutuko ikertzaile nagusia), Mara Manente doktorea (Veneziako Ca’Foscari Unibertsitateko Turismoaren Ekonomiako Azterketen Nazioarteko Zentroko zuzendaria 1996. urteaz geroztik), Terry Stevens irakaslea (jomugen garapenean espezializatuta dagoen eta 50 herrialde baino gehiagotan diharduen Stevens&Associates turismoko aholkularitza-enpresaren sortzailea).