19 azaroa, astelehena
Sala de Cámara / Ganbera Aretoa
Antolatzailea:
Euskal Herriko Musika Bulegoa Elkartea (E.H.M.B.E.)
Musika Bulegoa Sariak 2018
Euskal Herriko musikaren sariak
Musika Bulegoa Sarien hirugarren edizioa egingo da Iruñeko Baluarten. Euskal Herriko Musika Bulegoa Elkarteak (E.H.M.B.E.) bultzaturik, Musika Bulegoa Sariak 2016an sortu ziren, Euskal Herrian egiten eta ekoizten den musikaren kalitatea aintzatesteko eta, oro har, gure musikarekiko sentsibilizazioa zabaltzeko publikoaren eta gizartearen baitan.
Hona hemen aurreko edizioan saritutako obrak eta artistak: Ramon Lazkanoren zuzeneko lana (Festival d´Automne à Paris-Portrait jaialdian estreinatua), Zuhainpeko Soinuak ikuskizuna, eta Elena Setienen (Dreaming of Earthly Things), Juan Ortizen (Winter Tales) eta Ruper Ordorikaren (Guria Ostatuan) diskoa. EHMBEren sari berezia Jazzargia elkartearentzat izan zen, Ondas de Jazz en la ciudad proiektuagatik, eta Etxepare Euskal Institutuaren saria Berri Txarrak taldearentzat.