'Nafarroa: Guztion artean etorkizuna eraiki' erakusketa
 
30 iraila - 7 urtarrila
Sala de la Muralla
Antolatzailea: SODENA eta Arte Viva Fundazioa

'Nafarroa: Guztion artean etorkizuna eraiki' erakusketa

“Nafarroa: Guztion artean etorkizuna eraiki” etorkizuneko Nafarroa nola eraikitzen den erakustea du helburu, hiritar bakoitzaren borondate onari dei eginez. Ez da zientzia-fikziozko etorkizun bat, Nafarroa, Erkidego anitza, herrialde bezala berritzeko eta ongizateak eskatzen dituen erronkei aurre egiteko gai egiten duten proiektu eta errealitateaz elikatzen den etorkizuna baizik. Erakusketak protagonista bihurtzen ditu Foru Erkidegoa osatzen dute pertsonak, eta aldi berean, elkartasunean eta berrikuntzan oinarritzen diren balioak eta jarrerak sustatzen ditu.

 

Gaiari zein bere trataera museografikoari dagokienez, bisitariak berak bere buruan eraiki dezan pentsatuta eta diseinatuta dago erakusketa, ibilbidean zehar jorratzen diren diskurtso ezberdinak lotuz. Gure mendeko museografia bereizten dituen gakoei jarraiki, erakusketak, sentsoriala eta erakargarria, norabide bakarreko diskurtso zientifikoak saihesten ditu eta sekuentzia informatibo ugari jartzen ditu bisitariaren eskura. Horretarako, hizkuntza-garraio modernoenak eta eraginkorrenak erabiltzen ditu: ikus-entzunezkoa eta irudia. Elkarrekintzak, erakusketa sistema ezberdinen eskutik ziurtatua, erabiltzailean izanen du esperientzia eta ezagupena lortzeko laguntzailerik onena.

ORDUTEGIA
De 10 a 14 y de 17 a 21 hrs, de lunes a viernes. Los sábados de 10 a 21 hrs. y los domingos y festivos de 10 a 19 hrs.

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.