22 azaroa, asteartea
Sala Ciudadela
Antolatzailea:
Nafarroako Gobernua eta Sodena
Nafarroa S3 aurkezpena
Joan den urtebetean Nafarroak Espezializazio Adimentsurako Estrategia (S3) eguneratzeko prozesu bat abiarazi du. Europako Batasunak diseinatu duen tresna honen helburua da eskualde baten ekonomia-garapena bultzatzea hartarako baliabide publiko nahiz pribatuak eskualde hori lehiagaitasunaz beste batzuetatik bereizten duten sektore edo arloetan kontzentratuz.
Aurkezpen ekitaldian eguneratze prozesu horren emaitza eskainiko da, Gobernuaren eta Nafarroako erakunde askoren arteko adostasunetik sortua: empresa bultzagileak, unibertsitateak, zentro teknologikoak eta enpresa-sindikatuetako eragileak.
Espezializazio Adimentsurako Estrategia berri honek Nafarroaren ekonomia etorkizunean garatzeko eredu bat definitzen du. 2030erako gure Komunitatearen ikuspen partekatu bat du euskarri, gai-lehentasunak eta lehiakortasun faltoreak definitzen ditu eta bai helburu monitorizatuak eta epe labur nahiz ertaineko proiektu zehatzak ere.
Saioan Espezializazio Adimentsurako Estrategiaren ezaugarriak aurkeztuko dira, eta bai haren eskualde testuingurua eta Europako Batasunean duen markoa ere. Ezagutzera emanen dira, halaber, Gobernuak eta S3-ko Zuzendaritza Batzordeko enpresa eta erakundeek lehenesten dituzten erronka estrategikoak.
PROGRAMA
11:00 S3, Nafarroaren garapen jasangarrirako ikuspegi estrategiko bat. Uxue Barkos, Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakaria
11:20 Eskualdeen Batzordea eta S3 estrategiak. Mikel Irujo, Nafarroako Gobernuaren mandataria Bruselan
11:30 S3 estrategia Europako lehiakortasun eta berrikuntzako politiken barruan. Katja Reppel, Europako Batzordeko Eskualde eta Hiri Politikarako Zuzendaritza Nagusiko Lehiakortasun Adimentsuko eta Hazkuntza Jasangarrirako Unitateko zuzendariordea
11:50 Mahai ingurua S3-ko Zuzendaritza Batzordeko enpresa eta erakundeekin eta Nafarroak dituen erronken gaineko elkarrizketa
12:45 Ondorioak. Manu Ayerdi, Nafarroako Gobernuaren Garapen Ekonomikorako lehendakariordea
13:00 Jardunaldiaren bukaera