13 maiatza, osteguna
Sala Luneta Aretoa
Antolatzailea:
Nafarroako Gobernuko Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusia
Nafarroako helmugetako jasangarritasun turistikoko plan autonomikoa
Nafarroako helmugetako jasangarritasun turistikoko plan autonomikoa egiteko ibilbide-orriari buruzko informazio-jardunaldia. Helmugetako jasangarritasun turistikoko plan autonomikoa prestatzen aurrera egiteko, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak Plan honetan sar daitezkeen proiektu turistikoen Interes Adierazpenen deialdia irekiko du laster.
Jardunaldi honen helburua da Plan honek eskaintzen dituen aukeren berri ematea, baita Nafarroako deialdiaren betekizunen berri ere, zuen proiektuarekin parte hartu ahal izan dezazuen: toki entitateak, elkarteak, partzuergoak, etab..
Helmugetako jasangarritasun turistikoko planak “Helmugako Turismo Jasangarritasunerako Estrategia” izenekoaren barruan daude. Estrategia hori Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak aurkeztu zuen berriki Europar Batasunari, NEXTGEN EU funtsak eskuratzeko.