Nafarroako I. Gala Zientifikoa
 
7 ekaina, osteguna
Sala Principal / Areto Nagusia
Antolatzailea: ADItech Corporación Technológica

Nafarroako I. Gala Zientifikoa

ScienceEkaitza

Luis Piedrahita umoregile eta ilusionistak aurkeztuko du Iruñean Nafarroako lehen Gala Zientifikoa. Zientzia eta teknologiaren jaia da, jende guztiarendako irekia, eta aldi berean, ekitaldi inspiratzailea, ezagutza zientifikoarekiko interesa piztuko duena, jakintza hori ageri-agerian baitago gure egunerokoan eta behar-beharrezkoa zaigu.
 
Ekainaren 7an, zientziako arloko sei pertsona buru-argi bilduko dira Nafarroako I. SciencEkaitza Gala Zientifikoan, seiak ere nazioartean aintzat hartuak, beren jakintza eta ezagutzak ikusleekin partekatzeko. Eta horrez gain, Sophia etorriko zaigu, hau da, Adimen Artifizialarekin munduan garatu den robot humanoiderik aurreratuena. Sophia lehen aldiz etorriko baita Espainiara, bere sortzailearekin batera, David Hanson, Hanson Robotics-en sortzailea. Galak bestelako gonbidatu ospetsuak izanen ditu, hala nola Mario Molina, Kimikako Nobel sariduna; James Rothman, Medikuntzako Nobel sariduna; Sue Black, akademikoa London Imperial College-n; José Ángel Ávila, ingeniari espainiarra, 2017ko Asmatzaile europarra izendatua; eta Margaret Heffernan, enpresa liderra eta idazlea.
 
Zientziaren Gala ekitaldian, gainera, I. SciencEkaitza Lehiaketa Zientifikoko sariak banatuko dira. Sariek Nafarroan I+G+B arloan diharduten pertsonen lana aitortzeaz gain, haien sormena eta lankidetza espiritua ere hartu nahi dute aintzat.


SARREREN SALMENTA


* Aretoak telebista-zirkuitu itxia badu eta pantaila erraldoia eszenatokian.

ORDUTEGIA
19.00

SARRERA
Sarrerarekin

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.