Baluartek bigarren Nafarroako Higiezinen azoka hartuko du maiatzaren 19, 20 eta 21 bitarte, Foru Erkidegoko etxebizitzen eskaintza zabal batekin. Hiru eremu nagusi izango ditu azokak bisitariek etxebizitza eta etxerako tresnerian nahi dutena bila dezaten: Etxebizitza pabilioia, bigarren eskuko etxebizitzen pabilioia eta barne dekorazioari buruzko pabilioia. Honetaz gain higiezinen sektoreko profesionalentzat jardunaldiak izango dira, eta erakusle eta profesionalen topaketarako egun berezia izango da azokan.
Guztira 5.000 m2 izango ditu erakusketak, 60 erakusle izango dira eta 20.000 bisitari espero dira. Nafarroa, Ebro ibar, Pirinio eta mediterraneo itsasertzeko herrietako partaideak izango dira. Sarrera doakoa izango da Nafarroako Kutxan lortu daitezkeen gonbidapenen bidez.
ORDUTEGIA
11.00-21.00