Nafarroako Osasun Eskolaren Lehen Topaketa Agintea hartuz lelopean ospatzen da. Topaketan gaixotasun egoerei eta bizitzako etapei nola egin dakiekeen aurre aztertuko da; aldi berean, herritarrei Osasun Eskola erakutsiko zaie eta lankidetza-sareak indartu dira eremu desberdinekin. Parte hartuko duten hizlariek gakoak emanen dituzte, ikuspegi desberdinetatik, gaixotasuna edo bizitzako etapak bizitzen laguntzeko, horrek pertsona batzuentzat zailtasuna baitu.