Helburu bikoitza du Navarra Jobs ekimenak: batetik, lan bila dabiltzan pertsonak horretan motibatzea, eta enplegurako bidea erraztea. Eta, horrez gain, beste helburua ekintzailetza sustatzea da, harreman profesionalak bultzatuz eta Nafarroako enpresen arduradunen testigantzak ezagutuz. Horiek, beren esperientzien berri emanen dute eta enpresek beren taldeetan bilatzen dituzten trebetasunez eta gaitasunez eta negozioak arrakastatsuak izateko gakoez hitz eginen dute. Navarra Jobs erakundeen, enpresen eta pertsonen partaidetzan eta lankidetzan oinarritutako espazioa da, jomuga Nafarroa eta Europa izanik.