Navartur Nazioarteko Turismo Azokaren bigarren edizioa berritasunez beterik agertzen zaigu. Hala ere, bisitarien bidai aukerateka samurtzeko grina mantentzen du 72 erakusle eta 500 bidai aukera ezberdin aurkeztuko bait ditu mundu guztiko herrialde guztietara. Girona-ko Costa Brava Pirineu eta Frantzia dira aurten azokaren gonbidatuak eta, aurten ere, jarduera sorta itzela antolatuko da pertsona guztiei zuzendua; bidaien zozketa, dastatzeak, erakusketak, txapelketak, musika kontzertuak…
Antolatuko ekintzen artean hurrengoak nagusitzen dira:
- 'Iberdrola Desafío Español 2007' autobusa. Baluarteko enparantzan Bela Amerika Kopan parte hartuko duen belaontziari buruzko erakusketa ezarriko da. Bisitarien artean ontzian jardunaldi bat igarotzeko saria zozketatuko da.
- "Israelgo iturriak" deritzon argazki erakusketa, Israelgo Enbaxadak eta Turismo Bulegoak babestuta. Leku sainduak erretratatzen dituzten formatu handiko 26 argazkik osatzen dute.
- "Zure oporretako argazkia" lehiaketa. Parte hartzeko, oporretan ateratako argazki bat aurkeztu behar da. Saria bidai bat izango da.
Egitaraua:
Ostirala 23
11.30etan Irekiera.
Miguel Sanzek, Nafarroako Gobernuaren Presidenteak, zuzendua.
17.00etan Habanerak Els pescadors de L’Escala taldearekin Costa Brava Pirineu de Gironako erakustokian.
18.00etan "Costa Daurada, bidai aukera familiarra".
Aurkezpena: Elena Valldeperez, Tarragonako Aldundiaren Turismo Patronatuaren ordezkaria.
18.45etan L’Hospitalet de L’infant i La Vall de Llors-en "Familiarekin itsaso eta mendiaren artean".
Aurkezpena: Eva de Gregorio.
20.00etan Polonia "Juan Pablo II.aren lurraldea".
Aurkezpena: Agata Witoslaska, Poloniako Turismo Bulego Nazionalaren zuzendaria. Bukatzean, lekuko jakiak dastatzeko aukera izango da.
20.00etanCambra de L’Empordà Orkestraren kontzertua Baluarteko Ganbera Aretoan.
Larunbata 24
12.00etan Iruñeko alde zaharreko kaleetatik zehar kalejira txaranga batek lagunduta.
12.00etan Israel "Lur Saindua zure zain".
Aurkezpena: Dolores Pérez, Israelgo Turismo Bulego Nazionalaren zuzendaria Espainian.
13.00etan "Bide berdeak: txirrindula egokituen proiektua".
Aurkezpena: Ángel Planas, Bide Berdeen Partzuergoaren teknikaria.
17.00etan Marrecs de Salt taldearekin Castellers-en antzezpena (pertsonezko dorreak) Udaletxe Enparantzan.
18.00etan Habanerak Els pescadors de L’Escala taldearekin Costa Brava Pirineu de Gironako erakustokian.
18.00etan India's Invitation.
Aurkezpena: Laura Vico.
19.00etan Finlandia "Bat eginiko bi herrialde, uda eta neguaren aldea".
Aurkezpena: Raquel Plana, Finlandiako Turismo Bulegoaren ordezkaria.
Igandea 25
12.00etan Marrecs de Salt taldearekin Castellers-en antzezpena (pertsonezko dorreak) Baluarteko Enparantzan.
17.00etan Habanerak Els pescadors de L’Escala taldearekin Costa Brava Pirineu de Gironako erakustokian.
ORDUTEGIA
De 11.00 a 14.00 y de 16.00 a 20.30 horas