Baluarteko Nazioarteko Barne eta Mendi Turismo Azoka hartuko du martxoaren 3a ostirala eta 5a igandea bitarte. Azokan barne eta mendi turismoari buruzko eskaintza zabala aurki daiteke, turismo kultural eta erlijioso, natura, herri eta abenturari buruzkoa ere. Edizio honetan Turismo de Terres del Ebre eta Patronato Costa Daurada izango dira turismo gonbidatuak. Nafarroako Turismoa ere izango da azokan Nafarroako Erresuma marka berriarekin. Nazioarte mailan Ekuador edo Kroazia bezalako modako herriak izango dira. Herri ezberdinetako gastronomia frogatzeko aukera izango da stand ezberdinetan, eta ekitaldi bereziak ere prestatu dira. Besteak beste, azoka irekita izango den hiru egunetan Kroaziako tokiak, gizon-emakume guztien ondarea argazki erakusketa ikusgai izango da.
ORDUTEGIA
11.00-21.00