Nazioartekotzearen Egunak Nafarroan nazioartekotzean lan egiten duten enpresak, instituzioak eta agenteak batuko ditu. Aurten, herrialde gonbidatua Txina izango da, Nafarroako Nazioarteko Planaren (PIN 3) herrialde merkatu helburuetariko bat. Jardunaldian honako gaiak landuko dira, besteak beste: Txinako estrategia digitala, Nafarroako enpresentzat asiar herrialdean dauden salerosketa aukerak, kulturarteko negoziaketak, etabar. Enpresa parte-hartzaileek txinatar enpresekin B2B topaketak izateko aukera izango dute.