Nazioartekotzearen Egunak Nafarroan nazioartekotzean lan egiten duten enpresak, instituzioak eta agenteak batuko ditu. Aurten, herrialde gonbidatua Mexiko izango da, Nafarroako Nazioarteko Planaren (PIN 3) herrialde merkatu helburuetariko bat. Jardunaldian adituen hitzaldiak egongo dira, urteko nazioartekotze planaren aurkezpena egingo da eta kasu arrakastatsuen azalpena emango da.