Bere 25. urteurrena dela eta, Nekazaritza eta Abeltzantza Institutu Teknikoek jardunaldi bereziak antolatu dituzte Baluarten bi zatitan banaturik. Lehenengoa hiru jardunaldiek osatzen dute: Ondakinen kudeaketa (azaroaren 22an); Nekazal kudeaketaren oraina eta etorkizuna. Esperientziak (azaroaren 23an); eta Gazteen nekazal enpresan parte hartzea: etorkizuneko erronka (azaroaren 24ean). 25. urteurrenaren ospakizunak abenduaren 1an izango dute jarraipena Azken Jardunaldiarekin . Bertan parte hartuko dute Elena Espinosa Nekazaritza ministroak, Miguel Sanz Nafarroako presidenteak, eta Javier Echarte Foru Gobernuaren Nekazaritza, abeltzantza eta elikadura kontseilariak.
ORDUTEGIA
16.00