18 abendua, asteazkena
Sala de Cámara / Ganbera Aretoa
Antolatzailea:
Nafarroako Gobernua. Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentua
Pertsona migratzaleen Nazioarteko Eguna - Ikus-entzuneko proiekzioak
Nazio Batuen Erakundeak ezarritako Migratzaileen Nazioarteko Eguna dela eta, gaiari loturiko proiekzio sorta baten zenbait emanaldi antolatu ditu Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuak. Emanaldi horiei esker, hainbat migratzaileren historia ezagutuko ahalko du publikoak eta nola saiatzen ari diren Europara iristen Balkanetako Bidea izenekoa harturik; ikusiko da zer-nolako ahaleginak egiten dituzten beren egoera hobetzeko Espainiara patera edo bestelako ontzi eskasetan babesik gabe iritsitako adingabeek; eta jakin ahal izango dute nola baliatzen duten aisia –musika, zehazki– etorkizun hobe baten desirak eta itxaropenak bideratzeko.
OHARRA: 19:30ean egingo den proiekzioaren ondoren mahai-ingurua ospatuko da.