16 urtarrila - 20 urtarrila
Vestíbulo principal
Antolatzailea:
Baluarte
Pulps Fiction: Delituaren azalak
Erakusketa - Pamplona Negra 2018
Pamplona Negra Jaialdiaren baitan, Baluarteko Atondo Nagusiak Pulps Fiction: Delituaren azalak erakusketa hartuko du bost egunez. Erakusketan, irudigileak dira protagonistak, alegia, idazleek sortutako detektibe eta gaizkile istorioak irudiz hornitu zituztenak, aldizkariaren azaletan lehenik, eta comic book delakoetan gero, noiz eta sendotzen ari zenean genero bat, hasiera batean eleberri poliziakoa deitu zitzaiona (Frantziako roman policier terminoa bere horretan utziz) eta, urte batzuk geroago, eleberri beltza etiketa hartu zuena.
XIX. mendean detektibeen gaineko lehen eleberriak sortzearekin batera, irudigileak lagun egin zuen idazlanaren arrakastan, batzuetan (bidegabeki) ahanzturan gelditu den kokalekutik. “Penikean” (penny dreadfuls) saltzen ziren eleberrien azalek –Sweeney Todd (“The Demon Barber”) edo Spring Heeled Jack (“The Terror of London”), kasurako– izua eraginez erakartzen zuten irakurlea, lehenago Newgate Calendar egutegiak exekuzioen irudiekin egiten zuen bezala. Irudigilea Charles Dickens edo Wilkie Collins bezalako idazleekin baizik ez zen famatu. Lehenbizi George Cruikshank edo Phiz izan ziren, Dickensekin, edo John McLenan, Collinsekin, harik eta George Du Maurier famatu zen arte, Notting Hillgo misterioa-ren egile izengabearen gainetik. Irudigile handiak. Nolanahi den ere, mendearen bukaera arte itxoin behar izan zen irudigileak eleberri barrenetik azaletara jauzi egin arte. Handik goiti, banaezina da genero poliziakoaren loratzearekin duten zerikusia, harik eta bederatzigarren artearen sorrerak protagonista beraiek bilakatu zituen arte. Komikia.
Pulps Fiction: Delituaren azalak erakusketa ikustera gurera datozenei hamarkada haietan genero beltzaren sorrerarekin batera garatu zen sormen artistikoa modu atseginean ezagutzeko aukera emanen die, artista haiek sortu zituzten irudiak miretsiz.