Reclassics Jardunaldiak: Beethoven, mitoa eraikitzen
 
30 uztaila, osteguna
Sala Bulevar
Antolatzailea: Pamplona Re-Classics Elkartea

Reclassics Jardunaldiak: Beethoven, mitoa eraikitzen

Martín Lladeren eskutik. Pamplona Reclassics Jaialdia
 
 
Beethoven mitoaren eta Ludwig van Beethoven izeneko gizonaren arteko bereizketa; hartarako baliatuko dira zantzu biografikoak, bere bilakaera estetikoa laburbiltzen duten modu kronologikoan emandako adibide musikalak, eta konpositorearen bizitzaren zein obraren eragina jaso zuten bere garaiko eta ondorengo egileen testigantzak. 
 
Hitzaldiaren gaiak atalez atal: 
- Beethovenen testuingurua: Absolutismotik Iraultzara. Betthoven eta noblezia. Konpositorea, profesionalki independizatu zen lehen musikari gisa, ondoren etorri zen musikari orori bidea irekiz. 
- Beethovenen aurrekariak: maisuak, Joseph Haydn eta Antonio Salieri. Mozartekin enkontrua (mitifikatua?) 
- Bizitza paraleloak: Beethoven eta Napoleonen eragina (Sinfonia Heroikoa, Gasteizko gudua, etab.). 
- Beethovenen baliokide literarioak: Goetherekiko harreman laburra eta haren obraren egokitzapenak (Egmont, Meerestille und glückliche Fahrt [Itsaso geldoa eta zorioneko bidaia], eta zenbait poema). Schillerren eragina (An die Freude [Alaitasunaren oda]). 
- Beethoven eta emakumeak: bere obran eragina izan zuten emakumeen zerrenda, haietako bakoitzak iradokitako obrari lotuta: Giulietta Gucciardi (Mondscheinsonate [Ilargi Argia]), Therese von Breuning (Für Elise [Eliserentzat]), Amalie Sebald (8. Sinfonia), etab. 
- Beethoven eta gaixotasuna: gortasuna eta urdaileko minak. Bere izaeran izan zuten eragina. Bere heriotzari buruzko kausa posibleen teoria modernoak, Danubioko merkurioak pozoituta-edo. 
- Betthovenen seme-alabak: ikasleen zerrenda (Ries, Czerny, Hummel, etab.) eta bere eragin sakona jaso zuten beste egile batzuk (Liszt, Brahms, etab.). 
- Betthovenen Viena: gainbegiratua garaiko figurei, eta maisuarekin eta haren obrarekin izandako harreman moduei (Anton Reicha, Franz Schubert, etab.). 
- Iraultza sinfonikoa: bere sinfonia guztien eta haien berritasun nagusien gaineko analisia. Mendelssohn, Schumann, Brahms, Bruckner edo Mahler bezalako beranduagoko egile sinfonikoengan izandako eragina. 
- Beethovenmania: konpositorearen heriotzaren ondoren izandako gertakizunen eta mitoaren eraikuntzan izan zuten eraginaren kontakizuna.

ORDUTEGIA
19:00

SARRERA
Doakoa (edukiera mugatua)

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.