28 uztaila, asteartea
Sala Bulevar
Antolatzailea:
Pamplona Re-Classics Elkartea
Reclassics Jardunaldiak: Entzutearen artea. Denok Festibalera!
Fernando Palaciosekin. Pamplona Reclassics Jaialdia
Badira etengabe errepikatzen diren esaldiak: “gustatzen zait, baina ez dut ulertzen”, “musikako frustratu bat naiz”, “ez daukat belarririk”, “hori, azal diezadatela”, “entzuten ikasteko denbora atera beharko nuke”, “klasikoa asperdura hutsa da” ... Hori guztia jorratzea du xede esperientzia honek; geure buruari egiten dizkiogun, eta erantzunik aurkitzen ez diegun galdera asko erantzuten saiatzea hain zuzen ere.
Musika entzungo dugu, aztertu, bertatik zein urrutitik behatu, eta zenbait “zergatik” galdekatuko ditugu. Ez dugu estilorik bazter utziko: herrikoitik klasikora joango gara, gertukotik urrunekora, oraingotik antzinakora. Horretarako erabiliko ditugu grabazioak, bideoak, proiekzioak, eskemak, adibideak, marrazkiak, grafikoak, instrumentuak, kantak, notazioak... eta, hala balitz, publikoaren parte hartzea.
Gure helburua izango da baieztatzea “sekula ez dela berandu” musikaz gozatzeko ditugun ezkutuko gaitasun ugariak azalera ekartzeko, eta atsegin betez entzuteko, urratsez urrats, gizakiak eginak dituen obrarik handienetariko zenbait. Entzuten jakitea artea da, sortze ekintza bat, konpositorearenaren alderantzizko lana: atzera konposatzea, baina azpikoz gora. Musika obraren azken burutze horretan lagunduz gero, hau da, hura entzutean, azken saria irabaziko dugu: edertasunaren birsortzea eta hartaz jabetzea.