1 abuztua, larunbata
Sala Bulevar
Antolatzailea:
Pamplona Re-Classics Elkartea
Reclassics Jardunaldiak: Musika arteetan eta zineman
Eva Sandovalen eskutik. Pamplona Reclassics Jaialdia
Zinemagintzak, eta oro har zinema munduak, melomano ugari eman ditu. Ikusle asko dira errepertorio klasikoko obrarik bikainenak mota orotako filmetan agertu izan direlako ezagutu dituztenak. Izan ere, zinemagintzaren jatorritik bertatik, musika protagonista bat gehiago izan da zazpigarren artearen genero ezberdinetan, izan komertzialetan zein autore-zineman. Musika klasikoak, baina, badu klase eta kolore orotako eszenetara egokitu ahal izateko bezainbesteko berezko bertutea.
Ingmar Bergman, Stanley Kubrick edo Woody Allen bezalako zuzendariek maisutasunez erabili izan dute emari klasikoa, euren istorioetan musikaren garrantzia pertsonaiaren kategoriara igoz. Amadeus, Farinelli edo Tous les matins du monde bezalako zintak, esaterako, soinuen artearen historiak eman dituen aparteko pertsonaietan oinarritu dira. Bestalde, beren argumentuari so musikaren mundutik urrun ziruditen The seven year itch (Zazpi urteko azkura; Espainian, La tentación vive arriba) edo Apocalypse now gisako pelikulek ere utzi digute une ahaztezinik zinemaren eta musika klasikoaren arteko harremanean.