Sarajevo, setioaren 25. urteurrena
 
9 azaroa, osteguna
Sala Luneta Aretoa
Antolatzailea: Nafarroako Gobernuko Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen zuzendaritza orokorra

Sarajevo, setioaren 25. urteurrena

II. Jardunaldia: 'Hondakinetatik etorkizuna eraiki'
Bosnia-Herzegovinako gerraren hasieraren eta Sarajevoko setioaren 25. urteurrena dela-eta Sarajevo, setioaren 25. urteurrena izenburupean jardunaldi batzuk antolatu du Nafarroako Gobernuak Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen zuzendaritza orokorraren bidez, gertaera tragiko horiek gogoratzeko. 1995. urtera arte iraun zuen eta biktima, zauritu, erbesteratu eta lekualdatu kopuru zehaztugabea eragin zuen setioa gogoratzeko, Memoria eta Giza Eskubideen politika publikoen barruan, zuzendaritza nagusiak bi jardunaldiz osatutako programa bat aurreikusi du.
 
Bigarren saioa, Hondakinetatik etorkizuna eraiki izango du izenburu. Emanaldiari hasiera emanez, Nola eraiki etorkizuna izuaren ondoren izeneko mahai-inguru bat egingo da eta bertan parte hartuko dute: Alma Masicek, Bosnia-Herzegovinako Youth Initiative for Human Rights-eko zuzendariak; Manel Vilá i Motlló, Bartzelonako Udaleko Nazioarteko Lankidetzako mandatari ohiak, Sarajevoko ohorezko herritar izendatu zutena, Bosniako gerran zehar emandako laguntzarengatik (gaur egun, Kataluniako Generalitateko Lankidetzako zuzendari nagusia) eta Fermín Córdoba Gavínek, Europako Segurtasunerako eta Lankidetzarako Erakundeko zuzendariak (OSCE) Bosnia Herzegovinan. Mahai-inguruaren ondoren, Jasminka Dhumfurek, Bosnia-Herzegovinako arartekoa eta duela gutxira arte Behartutako eta Borondate gabeko Desagertzeen Nazio Batuen Lan Taldeko kidea izan denak (GTDFI), Espainian behartutako desagertzeen egoera ongi ezagutzen duena. 

ORDUTEGIA
16.30 – 20.30

SARRERA
Librea

DESCARGAR PROGRAMA

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.