Sarajevo, setioaren 25. urteurrena
 
2 azaroa, osteguna
Sala Luneta Aretoa
Antolatzailea: Nafarroako Gobernuko Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen zuzendaritza orokorra

Sarajevo, setioaren 25. urteurrena

I. Jardunaldia: 'Sarajevo, setio baten memoria'
Bosnia-Herzegovinako gerraren hasieraren eta Sarajevoko setioaren 25. urteurrena dela-eta Sarajevo, setioaren 25. urteurrena izenburupean jardunaldi batzuk antolatu du Nafarroako Gobernuak Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen zuzendaritza orokorraren bidez, gertaera tragiko horiek gogoratzeko. 1995. urtera arte iraun zuen eta biktima, zauritu, erbesteratu eta lekualdatu kopuru zehaztugabea eragin zuen setioa gogoratzeko, Memoria eta Giza Eskubideen politika publikoen barruan, zuzendaritza nagusiak bi jardunaldiz osatutako programa bat aurreikusi du.
 
Lehen saioa, Sarajevo, setio baten memoria izenburupean ospatuko da. Hor, Eduardo Córdoba Oronoz pintore eta eskultore nafarrak Sarajevo, memoriaren anfiteatroa erakusketari buruzko ikus-entzunezkoa aurkeztuko du, joan den irailean Bosniako Galeria Nazionalean erakutsi zuena. Bigarrenik, Bartzelonako Unibertsitateko antropologo eta irakasle Manuel Delgadok memoria kolektiboaren eta memoria historikoaren kontzeptuei buruzko gogoeta egingo du Maurice Halbwachsen. Azkenik, Good night Sarajevo dokumentala ikusi ahalko da, Slobodan Minic abokatu eta kazetaria protagonista dela, Sarajevo irratiko arduraduna izan zena setioan. Proiekzioa amaitutakoan, dokumentalaren autorearekin solasaldia.

ORDUTEGIA
16.30 – 20.30

SARRERA
Librea

DESCARGAR PROGRAMA

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.