Euskarazko kultura digitala sustatzea eta ezagutaraztea da Nafarroako Gobernuak, Euskarabidea – Euskararen Nafar Institutuaren bitartez, bultzatutako Sarean euskaraz programaren helburu nagusia. Horrekin batera, hauek ere badira ekimen honen xedeak: softwareen euskaratzea bultzatzea eta horiek instalatzeko nahiz erabiltzeko ohitura sustatzea, baita euskarazko IKTen sektorea ikusgarri egitea eta balioestea ere.
Gazteak, euskara eta teknologia berriak dira Sarean euskaraz egitasmoaren ardatzak. Pandemiak oso epe motzean teknologia berrien garrantzia eta digitalizazio prozesuak areagotu ditu. Horregatik, are premia handiagoa dago sustatzeko gazteen formakuntza teknologikoa eta euskararen erabilpena IKTetan.
Jardunaldi hauetan zehar, 4. DBHko eta Iruñerriko 10 ikastetxetako 1. Batxilergoko 908 gaztek, goizean zehar hiru gune ezberdin ezagutuko dituzte, sarearen erabilera seguruez eta 3.0 harremanen pribatutasunari buruzko segurtasunaz arituko diren hitzaldi labur eta dinamikoak entzuteko aukera izanik.
Bestalde, musika-sorkuntza; bideo-mappinga; Android mugikorretarako aplikazio ezberdinen sorrera; Arduino errealitate birtuala; 3D inprimagailuak; Smartphone bidez eginiko argazkigintza edo jokoen tailer bat antolatu dira 8 tailer esperimentalen baitan.
Gainera, aurtengo nobedade gisa, IKTen inguruko esperientzia ezberdinak aurkeztuko dira, era ludikoan, Egunean Behin lehiaketaren zuzeneko partidak ere ospatuz.
SARRERA
Aurrez izena emanez