15 martxoa, asteazkena
Sala Gola Aretoa
Antolatzailea:
Baluarte Fundazioa
Topaketa: Joaquín Achúcarro
Hezkuntza- eta gizarte-programa | Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
NOSren Iruñeko 22/23 denboraldiaren baitan programatutako zortzigarren abonu-kontzertua dela eta (
Maitasuna eta debozioa -
Bilbao Orkestra Sinfonikoaren eskutik),
Joaquín Achúcarro piano-jotzaile entzutetsuarekin
Topaketa egongo da
Baluarten.
Begirada, nagusiki, Nafarroako Musika Komunitatean pausaturik, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak topaketa ziklo bat jarriko du abian, arlo artistikoko profesional ospetsuen eta Nafarroako kontserbatorio eta musika eskoletako ikasleen arteko espazioak ahalbidetzeko, bai eta topagune komunetan eta eztabaida giroetan interesa duten pertsonendako ere. Jarduera-lerro berri horrek gogoeta eragin nahi du musiken eta arteen egungo eta etorkizuneko egoeraz. Aldi berean, profesionalen esperientziak zuzenean ezagutzeko aukera eskaintzen da, Nafarroako ikasle gazteentzat inspirazio eta motibazio iturria izateko balio dezakeelakoan.