Mundu osoan 6 milioi pertsonen bisita jaso ondoren, multimedia- eta zentzumen-anitzeko erakusketa ikuskatuena den hau Baluartera helduko da otsailaren 28tik maiatzaren 31ra. Van Gogh Alive – The Experience izeneko erakusketa honek holandar margolari entzutetsuaren obra ikusteko, entzuteko eta usaintzeko aukera emango dio Nafarroako nahiz probintzia mugakideetako publikoari. Kultura-proposamen berri honek 3.000 irudi mugimenduan argiarekin, musikarekin eta baita usain gozoekin elkartzen ditu, modu honetan Vincent Van Gogh-en obra eta mundura modu bakar eta ahaztezinean gerturatuz.