Vianako Printzearen Nafarroako Nazioarteko Sariak Asturias eta Vianako Printzeak, Felipe eta Letizia berorren gorentasunak, banatuko dituzte. Sariak hiru arlo hauetan nabarmendu diren pertsona edo erakundeei ematen dizkiete, urtero: kultura, elkartasuna eta mendekotasuna. Aurten, nazioarteko sari horiek jasoko dituzte Faustino Menéndez Pidal de Navascués heraldistak, Kultura arloan; Manuel Elkin Patarroyo ikertzaileak, Elkartasunaren arloan; eta Iriscom enpresari, Vida a través del iris proiektuarengatik, Mendekotasunaren Arreta arloan. Saridun bakoitzak 40.000 euro jasoko ditu.
Saridunak
Faustino Menéndez-Pidal de Navascués, Espainiako heraldista ospetsuenetakoa eta esparru hispanoamerikarrean diziplina horren berritzaile nagusia dena.
Manuel Elkin Patarroyo, 30 urtetan baino gehiagotan batez ere garatze bidean dauden herrialdeak astintzen dituzten gaixotasunetarako konponbideak bilatzen aritu delako, txertoak lortuta, bereziki malariari aurre egiteko.
Iriscom erakundearen Vida a través del iris proiektua gehiengo desgaitasuna eta inkomunikazioa duten pertsonentzat pentsatuta dago, eta giza begiaren irisak kontrolatzen duen komunikazio sistema alternatiboa da.
ORDUTEGIA
A las 19.00 horas (entrada con invitación)