Aurten 10. edizioa betetzen duen Iruñea Stock Aukera-Feria Iruñeko Udalak antolatutako ekimena da, Nafarroako Komertzioen Federazioa eta Alde Zaharreko eta Ensantxeko Merkatarien Elkarteen laguntzarekin. Azoka hau Iruñeko hiri-merkataritza sendotzeko asmoarekin sortu zen. Iruñea Stock Aukera-Azokak helburu bikoitza du: batetik, hiriko merkatariei aukera bat ematea biltegiratutako stocka saltzeko eta, bestetik, kontsumitzaileei kalitatezko artikuluen eskaintza egitea prezio onean. Baluartera martxoaren 3tik 6ra hurbiltzen direnek gizon eta emakumezkoen arropa, kiroletako arropa edo haurrentzako, oinetakoak, larruzko jantziak, lentzeria, bitxiak eta imitaziozko bitxiak, koadroak, osagarriak edo mota guztietako opariak erosi ahal izango dituzte.
ORDUTEGIA
De 17.00 a 21.00 horas (entrada libre)