12 azaroa, osteguna
Sala Ciudadela Aretoa
Antolatzailea:
Investén-Isciii
Zainketen gaineko ikerkuntzaren XXIV. Nazioarteko Topaketa
Baluartek erabat birtuala izango den batzarra hartuko du lehenengoz: 24th International Nursing Research Conference, zainketen gaineko ikerkuntzan topaketa erreferentea. COVID-19a dela eta, antolatzaileek hitzordua birtuala bilakatzea erabaki zuten horrela urtero ospatzen den biltzarrarekin aurrera jarraitu ahal izateko. Batzorde antolatzailea Baluarten bertan izango da eta areto birtualen bitartez, parte-hartzaileek eztabaida foroak, osoko bilkurak, mintegi ezberdinak eta komunikazio mahaiak zuzenean online bidez jarraitzeko aukera izango dute. Aurkezpenak ingelesez nahiz gaztelaniaz izango dira eta aldibereko interpretazio zerbitzua egongo da.
VER PROGRAMA