27 otsaila, asteartea
Sala Gola Aretoa
Antolatzailea:
Gure Esku Dago
Zergatik erabaki?
Mahai-inguru zikloa
Herritarron Ituna egitasmoaren baitan, Baluartek Zergatik erabaki mahai-ingurua hartuko du herritartasunaren inguruan. Maialen Huarte moderatzaile izanen duen hitzordu honen partehartzaileak izango dira Amaia Alvarez, Iñaki Soto, Amaia Zufia eta Hedoi Etxarte.
Mahai-inguruen helburua ez da izango eztabaida sortzea, hizlarien artean dauden desadostasunak nabarmentzea, ezta adostasunera heltzea ere, baizik eta ahalik eta arrazoi gehien eta ahalik eta anitzenak jasotzea, erabakitzeko eskubidea kolorez eta edukiz hornitzea, hemen, Euskal Herrian, erabakitzeak duen garrantzia nabarmentzeko.
Ekainaren 10etik aurrera, erabakitzeko eskubidearen aldeko Herri Ituna sustatuko du GEDek; horretarako, erabakitzeko eskubidearen alde dauden sektoreen artean konplizitateak landuz.