28 urria, osteguna
Sala Ciudadela Aretoa
Antolatzailea:
Nafarroako Berdintasunerako Institutua, Nafarroako Gazteriaren Institutuarekin lankidetzan
Zibererasoei buruzko I. Jardunaldiak
Internetek aukera berri ugari eskaintzen ditu, baina bere itzalak ere baditu. Ziberjazarpenaren elementu bereizgarriak berehalakotasuna, masa-hedapena, anonimotasuna eta masa-erasoa dira. Horregatik, ziberespaziotik harago doazen gertaerak aurreikusi behar dira, askotan diskriminatuta dauden pertsona edo taldeetan gertatzen direnak (emakumeak, LGTBI+ kolektiboa, atzerritarrak), eragin handiagoa duelarik nerabezaroan.