Nafarroako Gobernuak, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren bidez, Nafarroako Turismo Plan Integrala 2012-2016 abian jarri zuen. Plan horren esparruan gauzatu dira turismoa garatu eta sustatzeko politikak, beti turismo sektore osoarekin (enpresak eta entitateak) elkarlanean. Nahi bada lankidetzaren emaitza errealitate ikusgarri bat izatea, beharrezkoa da agente guztiek partekatu eta optimizatzea beren lorpen eta produktuak. Xede horretarako, nahitaezkoa da elkarrengana hurbiltzea, elkarri trukatu ahal izateko, zuzenean ezagutzeko tresnen bitartez, Nafarroa bisitatzeko asmoa duten edo duketen bisitariei eskainiko zaizkien ekimenak.
Eta denok lortu ahal izateko aipatutako ezagupena eta hortik datorkeen onura, BuyNavarra antolatu dugu, ekitaldi bat non eskaintza turistikoa hurbilduko baitzaie ostatetxeen arduradunei, gero haiek beren bezeroei eskain diezaieten. Era honetan, denok irabazle gara: eskaintza turistikoa, ostatetxeak, bisitariak eta modu egokian kudeatzen diren esperientziaz hornitutako turismo-leku baten irudia.
ORDUTEGIA
De 8.30 a 14.30 horas (reuniones con cita previa)