Espainiako musikari gazte onenek osatzen dute JONDE bezala ezaguna den orkestra hau. Eguberri hontan, Baluarten izango ditugu musikari hauek urtero antolatzen dituzten Topaketariko bat gurean ospatuko baitute. Jardunaldi hauetan, musikari gazteek musika sinfoniko eta ganbara musika errepertorioa landuko dute eskola-entsegu ezberdinetan. Topateka hauei amaiera emanez, urtarrilaren 11an(20.00etan), Baluarte Fundazioaren Denboraldiaren baitan, kontzertua eskainiko du orkestrak Baluarten, George Pehlivanian maisuaren zuzendaritzapean. Emanaldian Alexander Aritunian-en Tronpeta eta orkestrarako kontzertua eskainiko du, Manuel Blanco Gómez-Limón bakarlariaren partaidetzarekin; eta bigarren atalean, Dmitri Shostakovich-en 7. Sinfonia "Leningrado".
ORDUTEGIA
Sesiones de mañana y tarde