Klima-aldaketa da gure bizimodua jasanezina dela erakusten duen froga nabaria: ingurumen-, ekonomia- eta gizarte-arloetan.
Behar den eredu-aldaketara iristeko eta klima-aldaketaren erronkari behar bezala heltzeko, emakumeen egitekoa funtsezkoa da.
Nafarroa horretan ari da lanean KLINa Ibilbide Orriarekin jasangarritasunaren kulturaren esparru berri horretan aurrera eginez.
Topaketaren xedea klima-aldaketaren maila desberdinen gaineko ekintzaren arloan emakumeek duten protagonismoa erakustea eta sustatzea da: horren kausak arintzeko zuzeneko eragile aktibo gisa, haren ondorioetara egokitzeko orduan eta haren ondoriozko arazoen ebazpenean.
Topaketa interesa duten pertsona guztientzat da eta, batik bat, politikan eta ezagutzaren eta aktibismo sozialaren esparru desberdinetan nahasita dauden eta klima-aldaketaren aurkako borrokan konpromiso- eta/edo erantzukizun-maila desberdina duten emakumeak daude gonbidatuta.
PROGRAMA