Lr
27
Ig
28
Az
31
<p>envejeZANDO. Diseinua, guztiontzat: Arkitektura eta gizartearen zahartzea</p> Reproducir
 
18 abendua - 25 urtarrila
Sala de la Muralla
Antolatzailea: Arquitectura y Sociedad Fundazioa, Cavn era Nilsa

envejeZANDO. Diseinua, guztiontzat: Arkitektura eta gizartearen zahartzea

Erakusketa ibiltaria. Paz Martin Rodríguezek BBVA Fundazioaren Leonardo Bekei esker egindako ikerketaren emaitza da.


Badirudi giza bizitzaren zenbait alderdi – zahartzaroa, gaixotasuna, gainbehera – espazio fisiko jakin batzuei lotuta daudela eta espazio horiek gure eguneroko bizitzan baliatzen dugun espaziotik bereizita daudela. Arkitektura, giza harremanak espazioan eta denboran antolatzeko bitarteko gisa, ortodoxia indartsu baten mende dago, zenbait funtzio non eta nola kokatu erabakitzeari dagokionez.

Proposamen honen xedea da zahartzaroaren errealitatea ezagutaraztea eta esperimentaraztea, modu garaikidean eta propositiboan. Horren bidez lortu nahi dena da bisitariak ulertzea zein diren Arkitekturaren berezko balioak, behar errealetarako irtenbideen sortzaile gisa, eta, horrez gain, kontaktuan jartzea talde orain arte ikusezin baten berezitasunarekin, adina errespetatzeak gure orainaren parte izan behar duela ulertzeko. Paz Martínen erakusketa lau ardatzetan antolatuta dago, eta, horien bidez, zahartzaroa bera zer den aztertzen da, bai eta zer erlazio dituen ere hiriarekin (“urbanizANDO”), etxebizitzarekin (“habitANDO”) eta aisiarekin (“disfrutANDO”). Erakusketak denbora bidaia bat proposatzen dio bisitariari, eta hark aurre egin beharko dio denboraren joanaren ezinbestekotasunari; bidaiaren bukaeran, zer mundutan bizi nahi duen erabaki beharko du. Jende guztiarentzako moduan azaltzen dira zahartzaroaren atzean dauden jarduera eta arazo arkitektonikoak, bai eta erronka horri aurre egiteko irtenbideak zein izan daitezkeen ere.


Ordutegia: 

11.00etatik 13.30era eta 17.00etatik 20.30era. 

ORDUTEGIA
De 11.00 a 13.30 y de 17.00 a 20.30

SARRERA
Gratuito

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.