Hamar urte hauetan zehar Iñaki Zaldua argazkilariak Baluarten ospatu diren ikuskizunen argazkietariko batzuekin erakusketa ikusgarria prestatu dugu. Erakusketarako 70 argazki inguru aukeratu dira eta Areto Nagusia inguratzen duen perimetroan ikusi ahal dira. Hiru bloke ezberdinetan banatzen dira: Eszenak, agertokian hartutako irudiak biltzen dituena; Talentua eta kutsua, hamarkada honetan zehar Baluartetik igaro diren artista nabarmenen argazkiekin; eta Ezkutukoa, publikoak ikusten ez duen horrekin, antzeztokira irten aurreko azken prestaketa eta momentuak. Maite Pérez Larumbe idazleak bloke bakoitzarentzat testuak prestatu ditu.