20 urria - 23 urria
Baluarte
Antolatzailea:
Espainiako Eszena Zuzendarien Elkartea
Espainiako Eszena Zuzendarien Elkartearen XII. Kongresua
Espainiako Eszena Zuzendarien Elkarteak Estatuko antzerki zuzendari gehienak biltzen dituen erakunde profesional eta kulturala da. Antzerki politikaren eztabaidan parte hartzea, nazioartean lankidetza eta trukaketarako erlazioak sustatzea eta elkarte-kideen prestakuntza ahalbidetzeko kurtso eta mintegiak antolatzea dira bere bete behar nagusiak. Elkartea 1982eko ekainean sortu zen eta ordutik zortzi Kongresu Nazional antolatu ditu, eta baita hainbat bilera, mahai inguru eta mintegiak. BALUARTEk urriaren 20a eta 23a bitarte hartuko duen kongresuan gai ezberdinak jorratuko dituzte: On Kixote egokitu eta eszenaratu; Antzerki politikarako ekimenak; Teknologismo eszenikoa: gaixotasuna ala baliabidea? Gainera, antzerki emanaldiak, bisitak edo ADE-teatro aldizkariaren aurkezpena egingo dira.