Espainiar pintura Artearen garaian. Espainiako hogei margolari XXI. menderako erakusketak, azkeneko belaunaldietako espainiar margolarien lan artistikoen zati bat erakusten du, euren ibilbideen bidez XXI. mendeko espainiar arteko pinturaren antologia osatzen duten margolarien lanak, hain justu. Topalekua Arte Garaikidearekin programaren baitan Nafarroako Gobernuak Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez antolatu duen erakusketa da hau, Enrique Andrés Ruiz arte kritikaria eta idazlea komisario duela.
Erakusketa hirurogeita hamaika lanek osatzen dute; ia guztiak XXI. mendeko lehenengo urteetakoak dira, bereziki iazkoak (2007). Erakusketako margolariak garaikideak dira. Hartara, taldeko margolari zaharrena Fernando Babío da, 1953an jaio zena, eta gazteena, berriz, Juan Fernández, 1978an jaiotakoa. Beste batzuk honako hauek dira: Miguel Galano (1956), Carlos García Álix (1957), Calo Carratalá (1959), Joan Boy (1961), Juan Carlos Lázaro (1962), Sergio Sanz (1964), Chema Peralta (1965), Mariana Laín (1966), Joseba Escubi (1967), Miguel Oliver (1968), María Buil (1970), Alberto Pina (1971), Sara Quintero ( 1971), Chechu Álava (1973) eta Fernando Martín Godoy (1975). Eta Nafarroako artistei dagokienez, honako hauek: Alfonso Ascunce (1966), Elena Goñi (1968) eta Diego de Pablos (1973).
Osagarriak erakusketari
Erakusketa dela-eta, katalogo arrazoitu bat argitaratu dute, eta bertan, komisarioaren bi testu daude; bat, gaur egungo arteari buruzkoa, eta bestea, lehenago aipatu ditugun margolariei buruzkoa. Era berean, aretoko liburuxka bat ere argitaratu dute, eta horrekin batera, apirilean eginen dituzten jarduera osagarrien egutegiaren berri ematen duen txartela. Esate baterako, apirilaren 4an (ostirala) Pintura Artearen garaian hitzaldia emanen du Enrique Andrés Ruiz erakusketako komisarioak, 19.30ean, Baluarten. Gainera, Baluarteko Harresia Aretoan topaketak eginen dituzte artistekin, 19.30ean. Hitzorduak honako hauek izanen dira: apirilaren 15a, asteartea, Fernando Martín Godoy eta Alfonso Ascunce; apirilaren 17a, osteguna, Joan Boy Balart eta Juan Carlos Lázaro; apirilaren 22a, asteartea, María Buil, Miguel Oliver, Juan Fernández eta Sara Quintero; apirilaren 24a, osteguna, Chema Peralta eta Carlos García-Alix; apirilaren 25a, ostirala, Fernando Babío Sabio, Alberto Pina eta Joseba Eskubi; eta apirilaren 29a, asteartea, Elena Goñi eta Calo Carratalá.
ORDUTEGIA
De martes a viernes, de 17 a 21 horas, y sábados y festivos, de 11 a 14 y de 17 a 21 horas (entrada libre)