22 azaroa, asteartea
Sala de Cámara
Antolatzailea:
Globernance Gobernantza Demokratikoaren Institutua eta Donostia 2016 _ Europako Kultur Hiriburua
Europar Elkarrizketak: Pribatutasuna eta kontrola
Europar Elkarrizketak: Pribatutasuna eta kontrola,
Hizlaria: Richard Stallman
Richard Stallman software librearen aldeko mugimenduaren sortzailea da, eta berak garatu zuen GNU sistema eragilea ere. Europar Elkarrizketen baitan software librearen eta software itxiaren arteko ezberdintasunez arituko da, eta arlo digitalean erabiltzaileek beren datuen gaineko kontrola eta beren pribatutasuna mantentzearen garrantzia eta beharra azpimarratuko ditu bereziki.
Europar Elkarrizketak gaur egun Europak aurrean dituen erronkei buruzko gogoeta kolektiboa sustatzeko topaketa publikoak antolatzen dituen zikloa da. 2014. urtean hasi zuen ibilbidea Donostiako San Telmo Museoan. Globernance Gobernantza Demokratikoaren Institutuak, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuak eta San Telmo Museoak antolatzen dute Laboral Kutxa-Caja Laboral erakundearen laguntzarekin. Azaroan zikloa Donostiatik irtengo da, eta Bilboko Azkuna Zentrotik igaro ondoren Iruñeara iritsiko da Baluarte Jauregiaren eskutik.