Euskaltzaindiak bere XVI. Biltzarra egingo du Iruñean aste osoan zehar. Gaia Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina izango da, aste oso batean zehar aztertuko baitira Pirinioetako hizkuntza historikoen nondik norakoak. Hartara, euskara, aragoiera, katalan eta okzitanieraren hainbat alor ikertuko dira, hala nola, euren historia, dialektologia, literatura, soziolinguistika, teknologia berriak eta toponimia, aditu eta jakitun askoren ekarriak bilduz. Aldian-aldian egiten ditu Euskaltzaindiak bere Biltzarrak.
Oraingoa hamaseigarrena delarik, aldi eta une erabakigarrian
gertatzen da erakundearen ibilbidean. Batetik, 90 urte betetzera doa Euskaltzaindia eta, bestetik, azken urteetan Euskararen Akademiak bere aldaketak eta gaurkotzeak egin ditu, kide zein egitasmo berrietan.
EGITARAUA Urriak 8, asteazkena: Literaturak
9.00-09.50 Patxi Oroz Arizkuren: Miscelánea filológica circumpirenaica.
10.00-10.25 Philipe Gardy + Jean François Couroaou: Références et croyances pyrénéennes dans l'oeuvre poétique occitane de D. Saurat.
10.30-11.20 Chusé Inazio Navarro: Letras de cobre (un paseo por la historia de la literatura en aragonés).
11.45-12.35 Aurelia Arkotxa: Ibilaldi poetiko bat Pirinioetan.
12.45-13.10 August Rafanell: Catalán y occitano sobre el mapa.
13.30-14.15 Ekitaldi osagarriak.
14.15 Bazkaria.
16.30-16.55 Aingeru Epaltza: Hartzaren bortz hatzak.
17.00-17.25 Quino Villa: Viaje al Paraíso sin Nombre.
17.30-17.55 Jean Yves Casanova: Elaboration et permanences du désir amoureux du Trobar au Baroque.
18.30 Emanaldi artistikoa: Bernardo Atxaga: Euskal poemen irakurketa. Avinens (Muriel Batbie Castell): Okzitaniako Erdi Aroko gortesau poesia kantatua.
ORDUTEGIA
De 9.00 a 18.30 horas