24 maiatza, asteartea
Sala Ciudadela Aretoa
Antolatzailea:
Euskarabidea. Nafarroako Gobernua
Euskara Langai. Euskara Nafarroako alor sozioekonomikoan
Euskara Langai proiektuak Nafarroan hizkuntza kudeaketarekin erantzukizuna duten enpresen elkargune izan nahi du. Barrura begira edo-eta bezeroekiko harremanetan euskara ere baliatzen duten edo baliatu nahi duten gero eta enpresa gehiago identifikatzea, elkartzea eta sare sendo bat osatzea da helburua, gizartearen isla izango dena.
Bakoitzak bere egoera dauka, bere helburuak, bere erritmoa… baina helburua da elkarri laguntzea, elkarrengandik ikastea, ereduak zein baliabideak eskaintzea eta elkarrekin erronkari aurre egitea Nafarroako alor sozioekonomikoan euskararen erabilera hobetzen laguntzeko.
Maiatzaren 24ko jardunaldian euskara txertatzen eredu diren zenbait enpresen praktika onak ezagutuko ditugu, Nafarroako Gobernuak eskaintzen dituen baliabideen berri izango dugu eta Nafarroatik kanpo dauden praktika ezberdinen inguruko informazioa ere jasoko dugu.
Bai Euskarari Elkartea arduratuko da jardunaldiaren kudeaketaz.