12 apirila, ostirala
Sala de Exposiciones / Erakusketa Aretoa
Antolatzailea:
Diario de Navarra eta Brandok Comunicación
Expofamily III
Nafarroako Haur-Erakustokia
Expofamily-k kontuan hartu beharreko hitzordu bat izan nahi du 0 eta 12 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zerbitzuak eskaintzen dizkieten enpresa eta entitate guztien agendan. Erakustokiaren hirugarren edizio honetan haurrei zuzendutako produktuen eta zerbitzuen eskaintza zabala egonen da eskuragarri, hainbat sektorek eskainitakoa: halaber, jarduera ludikoei eta prestakuntzakoei buruzko programa berezi bat ere eskainiko da. Era berean, programazio-proposamen oso erakargarri bat abiaraziko da, eta, hartan, hitzaldiak, tailerrak, ikuskizunak eta halakoak aurkitzeko aukera izanen duzu. Hori guztia familia giroan gozatzeko: aita-amak, seme-alabak, aitona-amonak, ilobak...