Inplante koklearren eta antzeko zientzien VIII. Iberoamerikar Biltzarrak mundu osotik etorritako adituak bilduko ditu lau egunez Baluarten. Eztabaida-leku zientifiko honetan, gai ezberdinak landuko dituzte partaideek: inplante koklearren inguruko teknologia, kirurgia, programazioa, errehabilitazioa, ondorioak, arazoak... Gainera, haur-hipoakusiari buruz arituko dira, hala nola genetika eta hipoakusiari buruz, entzumen-sistemaren babesa eta birsorkuntzari buruz, edo entzumen-sistemaren miaketari buruz.