Hizkuntza gutxiagotuak hizpide Iruñeko nazioarteko biltzarrean. Mendeurreneko hirugarren jardunaldi akademikoa Baluarten izanen da, Hizkuntza gutxiagotuak jagon, euskaraz bizi - XXIII. Jagon jardunaldia lelopean. Hogeita bat hizlarik parte hartuko dute. Hizkuntza gutxituei buruzko ikuspegia landu eta aurreratu nahi da biltzar honetan, beste lurraldeetan egiten den lana Euskal Herrikoarekin uztartzeko.