Baluarte Espainiako Datu Espazialen Azpiegituraren lan taldeak ostiral honetan egingo duen bileraren egoitza izango da 8.45 eta 14.30ak bitarte. Bilarekin batera hainbat aurkezpen egingo dira goiz osoan zehar, Nafarroak Estatu zein Europa mailan SDI-IDEetan duen partehartzea eta inplikazioa erakusteko.
Espainian, Estatu zein herri mailan, geografiaren esparruan sortzen diren datu, metadatu, zerbitzu eta informazio guztia interneten biltzea da Espainiako Datu Espazialen Azpiegituraren helburua. www.idee.es web gunean lortu daitezke datu horiek.
ORDUTEGIA
08.45-14.00