15 ekaina, larunbata
Sala Principal y Sala de Cámara
Antolatzailea:
La Pamplonesa Musika Banda
IFOB Pamplona
Musika Banden Nazioarteko Jaialdia
IFOB Pamplona Jaialdia La Pamplonesa Musika Banda Kultur Elkartearen Mendeurreneko ekitaldien barne kokatzen da eta 2019ko ekainaren 12tik 16ra ospatuko da. Jaialdian barna kontzertuak, desfileak, hitzaldiak, tailerrak eta Erakustazoka bat izango dira, besteak beste. Mendeurrenaren ospakizun Jaialdi honek mundu osotik etorritako musika bandak bilduko ditu. Zehazki, BALUARTE izango da IFOB2019aren parte garrantzitsu baten egoitza: klase magistralak eta hitzaldiak, kontzertuak areto nagusian eta azoka komertziala, non babesleek eta erakusketariek beren produktu eta zerbitzuak erakutsi, aurkezpenak egin edota produktuak proba ditzaketen.
Halaber, IFOB Pamplonak mende honetan zehar La Pamplonesatik igaro diren musikari guztien esfortzua aitortzeko balio izango du. Jaialdia prestatzeko ahaleginak, eta hiriari Bandarekiko duen maitasuna eta jarraipena Jaialdi moduan itzultzeko ere bai.