Aurreko urtetan Toledon (2004) eta Sevillan (2006) antolaturiko kongresuek bezala, aurtengoak auditoria publikoa hobetzea du xede, eta administrazio publikoetan zeregin horretan ari diren profesionalak elkartzeaz gain gogoetarako aukera paregabe eman dezake. Parte hartzaileak kanpoko zein barneko kontrol erakundeetako teknikoak, eremu publikoan lan egiten duten auditore pribatuak eta unibertsitatetako irakasle-ikertzaileak izan daitezke.
Egitarau zientifiko interesgarria egiten saiatu gara. Hitzaldiez gain, gai orokorrak, berriak eta baita polemikoak ere aztertuko dituzten mahai inguruak antolatu ditugu, guztiek auditoria publikoarekin zer ikusi handia dutenak. Eta orain artekoaren osagarritzat, sei lan talde izanen dira, hiru zatitan banaturik, gai zehatzagoak aztertzeko: Zenbait azpisektore publiko; Lan arlo zehatz batzuk; eta Lan tresna berri eta prozedura bereziak.
ORDUTEGIA
De 9.00 a 18.30 horas