Iñaki Ochoa de Olza mendigoizale nafarrak “No somos nada” (Ez gara deus) aurkeztuko du Baluarten ostegun honetan. Muntaia 300 argazkiz osatuta dago eta, gutxi gora behera, ordu beteko iraupena izango du. Bertan, joan den urtean aurrera eramandako espedizioak errepasatuok ditu. Ekitaldia 19.00etan izango da Ganbera Aretoan eta bukatutakoa solasaldia izango da parte hartzaileekin.
2005 urte zaila izan zen Iñaki Ochoa de Olzarentzat, elur-jauziek, gaixotasunek eta eguraldi txarrak Shisha Pangma (8.027m), Annapurna (8.091m) eta Dhaulagiri (8.167m) igotzea eragotzi baitzioten. Udaberri honetan Manaslu mendia igotzeko asmoa du Lorpen eta Diario de Navarrak babestutaok proiektuaren barnean.
ORDUTEGIA
19.00-21.00